XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

maitemindua nintzela, orai iduritzen zitzaiola haur bat nintzela baina laster hogei urtetan goiti pasatuko nintzela, ordu artio beha egoiten bazen! eta hartan boza galdu nuen ez nindaikeen gehiago nehola ere mintza.

Andereinoa ixil ixila gelditu zen eta besarka hartu ninduen eta ixtan bat atxiki, nigar xorta batzu erori zaizkon.

Gero bere matela busti hetarat irriño bat ekartzen zuela erran zautan : Zu arras gaztea zira eta jostatu behar duzu bertze gazte oro bezala eta libre izan, zu hogei urtetarat heldu orduko izango dira anitz nexka gazte ni baino pollitagoak eta hetarik bat maitatuko duzu eta orduan alegera izango zira, ni aldiz orduko xahartuko naiz eta hixtuko.

Hortan musu bat eman zautan matelan eta bere bizikleta harturik ioan zen alde bat.

Lehenbiziko bihurgunean itzali arte gibeletik beha egon nintzaion.

Eskoletxe ttipi haren bazterrak arras ixil gelditu ziren, bakarrik nintzen eta joan nintzen arto alor bazterrerat aitzineko egunetan andereinoarekin ibiltzen nintzen lekurat eta han ilundura batek hartu ninduen, bazterrak ez nituen hain ederrak ikusten gehiago eta lurrean jarri eta nigarra nagusitu zitzautan.

Bai orroitzen naiz haren erranaz ni xahartuko naiz eta hixtuko.

Ez dakit hura xahartu denez, baina haren zaia xuri ttitta urdin hura, haren lepoko kadena bere kurutze ttipi urre kolore batekin, eta haren irri xuri goxo hura, ez dira nehoiz xahartuko nere bihotzean gorderik daukadan orroitzapen goxoen egoitzan.